BILDUMA HIZTEGIA

perspectiva de género (es)

Berdintasun-politikak



Gizarte, kultura, ekonomia edo politikarekin zerikusia duten fenomenoak aztertu, zehaztu edo garatzeko modua, emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeriak aintzat hartzen dituena. Nagusiki, alderdi hauei begiratzen die: estatusari eta botereari dagokienez, zer desberdintasun dauden emakumeen eta gizonen artean; emakumeen eta gizonen zer rol-banaketa dagoen; emakumeek eta gizonek egin dezaketen ekarpenaren inguruan zer uste edo aurreiritzi dauden. Genero-ikuspegiarekin jardutearen helburua da modu eraginkorrean esku hartuta desberdintasun-egoera horiek aldatu eta gainditzea.

Terminoen erabilerari dagokionez, 'genero-ikuspegia' administrazioaren eta politika publikoen esparruan erabiltzen da nagusiki. Feminismoan, berriz, gehiago erabiltzen da 'ikuspegi feminista', 'genero-ikuspegi' terminoak baino adiera zabalagoa izan baitezake.



Hiztegi-unitateak